entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-02-03

Dispara: Manifa taldearen bosgarrena

Errepelega eta Barakaldo aldeko punk rock boskoteak bosgarren albuma dakar otsailaren 14rako. Betiko umore azidoa eta kritika sozial zuzena, soinu gogor eta sendoak jantzirik.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
El Rey Matatu

Dispara du izena Manifa taldearen disko berriak. Chromaticity estudioetan grabatu dute Tanto eta Pedro J. Mongeren eskutik, eta otsailaren 14an ikusiko du argia. Errepelega eta Barakaldo aldeko mutilek orain arteko punk rock esentziari eutsi diote bosgarren lan luze honetan ere. “Ruido del bueno” dute lema, eta hitz nahiz doinu zorrotzez beteriko proposamen berri honekin berretsi dute.

Harto pailazoa, taldearen maskota, ageri da Suki egileak diseinatutako azalean. Hala, jarraikortasuna eman diote Cristales rotos eta El gran circo del rock diskoekin abiatutako bideari.

Hartoren historia bizitzak gaizki tratatu duen edozein pertsonaren bizitza da, eta hain justu horren inguruan eraiki dituzte disko honetarako kantak: langabezia, bakardadea, faltsutasuna, mozal legea… eta asaldatzea!

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.