entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-06-28

Desegin du izena Esti Markezen kanta berriak

Hitzekin Jolasean diskoa kaleratu zuenetik aurkeztu duen lehendabiziko singlea da, eta bideoklipa ere sareratu du.

Esti Markez - Desegin

Orain urtebete plazaratu zuen aurreneko bakarkako diskoa Esti Markezek: Hitzekin Jolasean. 10 kantaz osaturiko album hura argitaratu zuenetik isilik egon da… orain arte.

Isilune hori apurtzera datorren Desegin singlea sareratu baitu Aiako musikariak. Azaldu duenez, maitasun libreari abestu dio kanta berri honetan, nork nahiago duen moduan bizitzeko askatasunari gorazarre egiten dio. “Lotsak ahaztu eta nahi bezalakoa izateko aldarria” dela adierazi du.

Desegin plataforma digital guztietan dago entzungai, eta bideoklipa YouTubera ere igo du Aiarra musika bulegoak.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.