entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-07-17

Depeche Modek kontzertua emango du Bilbon

Martxoaren 21ean, zuzenean ariko dira Barakaldoko BEC-en, Memento Mori biraren baitan. Sarrerak uztailaren 19an jarriko dituzte salgai.

Depeche Mode Depeche Mode

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Depeche Mode taldeak iragan martxoan kaleratu zuen 15. diskoa: Memento Mori. Eta, hain justu, disko hori Europan aurkezteko bira iragarri dute orain. Orotara 29 hitzordu berri jakinarazi dituzte, tartean, Barakaldokoa.

2024ko martxoaren 21ean joko dute, BEC-en, eta sarrerak uztailaren 19tik aurrera erosi ahal izango dira lasttour.org, livenation.es, Ticketmaster eta El Corte Inglés bitartez. Hala ere, aurre-salmenta ere egingo dute uztailaren 17an livenation.es-en.

Euskal Herrira heldu aurretik, Londres, Colonia eta Múnich-etik pasatuko dira, besteak beste. Gertutasunari dagokionez, Madrilekoa eta Bartzelonakoa izano dira euskal zaleentzat erreferentziazko hitzorduak.

Banda britainiarrak hainbatetan bisitatu du Bizkaia, bestek beste honezkero hiru aldiz hartu dutelako parte BBK Live jaialdian. Datorren urteko martxoan, baina, Kobetamendi ez eta BEC beteko dute.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.