entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2008-12-18

DANBAKA III LEHIAKETAREN FINALA URTARRILAREN 16AN

Norman. Arg: Danbaka. Norman. Arg: Danbaka.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Aurten lehenengoz Debagoienaz kanpoko taldeek ere parte hartu ahal izan dute eta final nagusia aberatsa izango da geografiari dagokionez: final aurrekoetan parte hartu duten 24 taldeetatik, Mutrikuko The Wet Band, Eibarko Norman eta Bergarako Adi Holden taldeak lehiatuko dira urtarrilaren 16an Elgetako Espaloia Kafe Antzokian ospatuko den finalean.

Aurreko bi lehiaketetan Debagoieneko taldeek soilik parte hartu ahal zuten, eta geografikoki ateak zabaltzeak (Debabarrena zein Durangaldeako ordezkariak ere lehiatu dira), Danbaka lehiaketa aberastu du, taldeen artean maila ona eta orekatua egon delarik.

Zaila da zale guztiak pozik izatea, eta final aurrekoetan parte hartu duten 24 taldeek merezi arren final nagusian parte hartzea, dagoenarekin konformatu behar. Norberak bere talde kuttuna izango du: Bitter Honey, Ymotek, The Motherfuckers, Scam, Foxy Boxxi, batzuk aipatzearren, baina finalean aipatutako 3 taldeak izango ditugu soilik. Ez dira sorpresak faltako.

Taldeen aukeraketa egiteko hauek izan dira Danbaka lehiaketako epaimahaiaren arrazoiak:


THE WET BAND
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.