entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-08-01

DalecandELA jaialdi solidarioa egingo dute Getxon

Ariel Rot, Afrika Bibang eta El Mentón de Fogarty ariko dira, beste askoren artean, irailaren 8tik 10era bitarte Algortako portu zaharrean.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

DalecandELA elkarte bizkaitarra izen bereko jaialdia antolatzen ari da datorren irailerako: DalecandELA Fest. Hitzorduak, solidarioa eta doakoa, Alboko Esklerosi Anizkoitzari (ELA) eta gaitza pairatzen duten pertsonei ikusgarritasuna ematea du helburu.

Irailaren 8tik 10era bitarte, orotara 21 banda igoko dira Algortako portu zaharreko oholtzara. Euskal Herriko musika taldeak ez ezik, Espainiatik etorritakoek ere hartuko dute parte; gehien-gehienak pop eta rock independientearen esparrukoak.

Kartelburu gisa Ariel Rot iragarri dute, baina beste izen asko ere baieztatu dituzte dagoeneko: McEnroe, Mäbu, Omago, Afrika Bibang, Smile, La Bien Querida, El Mentón de Fogarty, Las Gildas, Swingtronics eta Laguna Goons. Bestalde, Los Rodriguez taldeari egingo diote tributua.

Kontzertuez gain, bestelako jarduera artistikoak eta kirol-jarduerak ere ekarriko ditu DalecandELA Fest-ek.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.