entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2005-03-17

CROWDED HOUSE TALDEKO BATERIA HILIK AZALDU DA

Antipodetako laukotea Antipodetako laukotea
Paul Hester depresioak jota zebilen eta bere Melbourneko etxe inguruan txakurrak pasiatzera atera zen bizirik ikusi zuten azken aldian.
Pasadan ostiralean gertatu zen hori. Larunbatean, bizilagun batek, etxe alboko zuhaitz batetan urkaturik topatu zuen Paul Hester. Zelanda Berrian sortu zen Crowded House taldea Tim eta Neil Finn anaiek, Paul Hester eta Nick Seymour baxu jolearekin bildu zirenean. Beatles soinuak pop eremuetara eraman eta arrakasta izan zuten mundu osoan zehar. Taldea 1996an desagertu zen. Bere taldekide ohiak oso minduta azaldu dira berria jakin dutenean.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.