entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2007-07-05

CLAWFINGER, DISKO BERRIA UZTAILAREN 27AN

Disko berria Disko berria
Talde suediarrak disko berria argitaratuko du uztailaren 27an: Life Will Kill You. Hamaika kantu berri ditu, guk jada entzun ditugunak. Honatx aurkituko duzuenaren gaineko pista batzuk.

Clawfinger taldeak bere formulari eutsi dio oro har disko berrian: metala eta rapa, baina ez dio muzin egin hard rockaren hainbat elementuri: esaterako, Life will kill you abestiaren leloak Queen-en We will rock you lelo ezaguna gogora ekarriko digu ezinbestean.
The Price we pay, diskoko lehen kantua berriz, energia hutsa da. Gainontzean, Metallicaren eragina nabaritu dugu inoiz eta ez dira falta nabardura elektronikoak.
Eta gustuak gustu, lekuz kanpo dauden abestiak ere topatu ditugu: Little Baby esaterako. Halere, hanka sartu baino lehen (ezjakintasuna oso ausarta da), utziko diegu Entzuneko metal arloko espezialistei diskoa azter dezaten.

KANTU ZERRENDA:

01. Price we pay
02. Life will kill you
03. Prisoners
04. Final stand
05. None the wiser
06. Little baby
07. The cure and the poison
08. Where can we go from here
09. It
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.