entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-07-03

Cecilia Payne eta Nakar taldeak Le Tour du 6MIC zikloan izango dira

Uztailaren 1etik 23ra bitarte egingo dute Aix-En-Provencen, Frantzian, eta eguneko bi kontzertu programatu dituzte.

cecilia payne Cecilia Payne

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Bertako musika talde berriak sustatu eta talde internazionalak ezagutaraztea da Le Tour du 6MIC frantziar musika-zikloaren helburua. Jaialdiaren bigarren edizioa izango da aurtengoa, eta uztailaren 1etik 23ra bitarte egingo dute. Guztira 42 musikarik eta taldek hartuko dute parte Aix-En-Provence herrian egingo duten 21 eguneko zikloan.

Tartean bi euskal talde izango dira eta horietako batek, gainera, programazioa irekiko du. Izan ere, Cecilia Payne laukote bilbotarrak joko du aurtengo zikloko lehen-lehen kontzertua: uztailaren 1ean, 19:00etan.

Bigarren euskal banda Nakar donostiarra izango da. Hauek uztailaren 2an ariko dira zuzenean, 19:00etan.

Izan ere, 3 asteko jaialdiaren antolatzaileek eguneko bina kontzertu programatu dituzte, Aix-En-Provence musika garaikidearen epizentro bilakatuz. Eguneko bat bertako talde batena izango da, bestea kanpoko batena. Horixe baita festibalaren helburua.

6MIC ekimena edo proiektua dago atzean. Lehendik dauden tokiko musika proiektuak babestuz eta haien jakintza eta esperientzia luzea errespetatuz, proiektu berriak ere elkarrekin eraikitzea ere da euren lan filosofia.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.