entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2005-05-01

BURDINA ASTINTZEN JAIALDIA

Euskal metalaren jaialdia. Euskal metalaren jaialdia.
Iazko esperientziaren ondoren, Herriko Burdina webzineak eta Guardetxe Metalikoa taldeko arduradunek, BURDINA ASTINTZEN 2005 jaialdiaren bigarren edizioa antolatu dute maiatzaren 21erako.
Oraingo honetan, Donostiako Urgull mendiaren magalean dagoen Guardetxea hautatu dute topagune bezala. Jaialdiaren kartela, Euskal Herriko lau metal talde esanguratsuk osatuko dute: Azken Garrasia, Darkness By Oath, Suffering Down eta The Howl. Honenbestez, Gipuzkoako hiriburuan ere burdin hotsak inoiz baino indartsuago entzungo dira. Burdina Astintzen 2005: euskal metalaren jaialdia!!!
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.