entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-06-25

BSRT Kølektiv taldeak Milkarwsky singlea zabaldu du

Laukote sortu berriak techno, drum & bass, house eta EBM estiloak nahasten ditu bere musikan.

BSRT Kølektiv izeneko musika taldea sortu da Bilbon, elektronikan sakondu nahi dute eta, aurkezpen-txartel modura, Milkarwsky singlea kaleratu dute. BSRT akronimoak zer esan nahi duen ez dute argitu nahi, baina xede nagusia “une ikaragarriak igarotzeko aukera ekarriko duten kontzertuak” ematea dela azaldu dute.

Lau musikari daude atzean: Raperu (bertsolari ohia, eta orain rapeatzaile Amooma taldean), Uki (DJa eta, besteak beste, Akerjenbe Sound System kolektiboko kidea), Imanol (bateria Amooma eta Ertz taldeetan), eta Torralba (sinteak eta ekoizlea, Guda Dantza eta Afrika Bibang taldeetan baxu-jotzaile aritutakoa).

Dantzarako gonbidapena eta alaitasuna kutsatzen duten kantak dira eurenak, eta estilo asko nahasten dituzte horretarako: techno, drum & bass, house eta EBM, besteak beste.

Milkarwsky singlea da horren lehen erakuslea, bideoklipa ere sareratu dute, eta BagaBiga bulegoak egingo ditu management lanak.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.