entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2008-05-15

BO DIDDLEY AITZINDARI HANDIA HIL DA

Bo bere Big B gitarrarekin! Bo bere Big B gitarrarekin!

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Ez dute telebistako albistegietan bere heriotzaren berri emango, gehienera zutabe bat emanen diote prentsa idatzian (ematen badiote eta espero dugu apreziazio azkar honetan erratzea), baina R&B-esaren musikari eta gitarra jole handienetako batek atzo (ekainak 2) betiko utzi gintuen. Bere estilo zakarrak salmenta masiboaren ateak itxi zizkion, baina bere eragina eta ekarpena sekulakoa izan da. Agur Bo.

Ellas MacDaniel (bere izen artistikoa Bo Diddley izan zen) 1928an sortu zen Missisipiko estatuan (AEB) eta 2008ko ekainaren 2an hil zen, 79 urte zituela, bere Floridako etxean.
Diddley jauna 50. hamarkadaren hasieran hasi zen kale, merkatu eta klubetan jotzen. Nat King Cole, Muddy Waters, Louis Jordan edota John Lee Hooker izan zituen eragin iturri.
Baina Bo haratago joan zen R&B-ari ikuspegi apurtzailea emanez. Gitarra jotzeko modu gordina zuen eta gospela eta musika afrikarra nahastu zituen bere estiloan. Koktel kitzigarria, soinu berria, askotan errepikakorra eta erritmoan oinarrituta. Rock & rollaren aitzindari izan zen Bo. Bere estiloari Jungle beat edo Bo Diddley beat esan diote eta artista askok bere egin dute izendapen hori eraginak izendatzeko orduan.

Bere abestien artean, Bo Diddley, Hey Bo Diddley, Diddley Daddy, Pretty thing; Who do you love, Before you acuse me, Mona oh yea, Say man, Roadrunner, Cadillac, I can tell eta You can
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.