entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-01-01

Blues Morning Singers laukotea disko berria prestatzen ari da

Bilboko taldeak Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin kaleratuko du material berria 2021ean. Aurrerapen gisa, Confusion Woman kanta aurkeztu dute.

Mario Gomezek (ahotsa eta gitarrak), Carlos Jover Cuencak (harmonika eta ahotsa), Jorge Gomezek (bateria) eta Fabi Akarregik (kontrabaxua) osatzen dute Blues Morning Singers. Duela 10 urte hasi zuten ibilbide hau, Mississipi eta Chicagoko blues kutsu nabarmenekoa. Orain, lan berria prestatzen ari dira eta, horretarako, Jorge Gomez (bateria) Javier Alzola (saxofoia) eta Alberto Trigueros (teklatua) batu zaizkie.

Abesti berriei forma ematen segitzen duten arren, jarraitzaileak girotzeko, Confusion Woman kanta aurkeztu dute.

Gaztelupeko Hotsak diskoetxetik adierazi dutenez, «soinutegi berri osoan bezala, hainbat baliabiderekin konbinatzen dituzte musikariok bluesaren erroak, generoari estutu bat gehituz. Entzun besterik ez daude, adibidez, baxu boteretsu horiek». Gehitu dute, bestalde, «ingelesezko letraz, musikaren bidez gauzak, istorioak, sentsazioak eta pentsamenduak adierazteko gogotan» datozela.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.