entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2009-01-09

BILBOKO KAFE ANTZOKIA ITXITA OTSAILAREN 8RA ARTE

Itxita otsailaren 8ra arte. Itxita otsailaren 8ra arte.
Lotura erlazionatuak
Zigor administratibo bat dela kausa, urtarrilaren 9tik otsailaren 8ra Bilboko Kafe Antzokia itxita egongo da. Honenbestez bertan behera geratuko dira tarte horretan programatuta zituzten kultura ekitaldi zein ostalaritza zerbitzu guztiak.

Denbora horretako ekitaldietarako erositako sarreren itzulketa nola bideratuko dituzten jakinaraziko dute datozen egunotan. "Gure gogo eta asmoetatik kanpoko arrazoiak dira ixtera behartu gaituztenak, beraz, egoera ulertu eta eragozpenak barkatuko dituzuela espero dugu", diote Antzokiko arduradunek.

Otsailaren 9an, berriz irekita eta ohiko zerbitzuak eskaintzen aurkituko duzue Kafe Antzokia.

ENTZUN!-EN OHARRA: GURE AGENDAN KAFE ANTZOKIKO URTARRILEKO KONTZERTU GUZTIAK ETA OTSAILEKO BATZUK SARTUTA DAUDE. EZABATZEN SAIATUKO GARA, BAINA BEHAR BADA EZBATU GABE GELDITUKO DIRA BATZUK. KONTUTAN IZAN DATA HORIEK EZ DUTELA BALIO OTSAILAREN 9A ARTE.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.