entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-01-23

Bigarren Aukera klipa grabatu du Willis Drummondek

Zugzwang disko berriko kanta irudiekin aberasteko bideo homonimoa grabatu dute Beñat Iturriozen zuzendaritzapean. 6 minutuko plano bakar bat, eta kantan parte hartu duten hainbat gonbidatu: Anari, Joseba Irazoki, Johannes Buff.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Bigarren Aukera

Zugzwang estudioko seigarren lana Euskal Herrian (Bilbon eta Miarritzen) aurkeztu ostean, Japonian, Australian, Tahitin eta Europan emango dituzten kontzertuak prestatzen ari da Willis Drummond taldea. 16 zuzeneko otsailaren 14tik martxoaren 28ra bitarte!

Bien bitartean, Bigarren Aukera klipa Sareratu berri dute. Bira Produkzioak-ekin elkarlanean, “Bigarren Aukera kantak merezi dituen irudi ederrak” baliatu dituzte abestia are gehiago janzteko.

Bideoak bi berezitasun ditu. Batetik, 6 minutuko plano bakar batek osatzen duela, Beñat Iturriozen zuzendaritzapean grabatua. Eta, bestetik, kantaren grabaketan parte hartu zuten hainbat lagun elkartzea lortu dutela: Anari, Joseba Irazoki, Johannes Buff; baita urtetan zehar Willis Drummond abenturaren parte izan diren beste hainbat adiskide ere, edota sare sozialen bitartez kontaktatutako zale berriak ere! “Familia kontu baten harira idatzi zuen kanta hau Felixek, eta familian eman diogu forma”, argitu dute.

Willis Drummond taldeak momentuz ez du beste kontzerturik iragarri Euskal Herrian.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.