entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-04-11

Betagarrik lau kontzertu iragarri ditu

Abenduan Gasteizen eta urtarrilean Bilbon, lau zuzeneko joko dituzte bandaren 30. urteurrena litzatekeena ospatzeko.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Ia bost urte joan dira Betagarri ska-rock bandak agur esan zuenetik. Iñaki Ortiz de Villalva eta enparauek 2017ko uztailean eman zuten azken kontzertua, urte hartako Hatortxu Rock jaialdian.

1993an abiatu zuten bere ibilbide artistikoa eta, beraz, 2023ko hau Betagarriren 30. urteurrena ospatzeko urtea litzateke. Eta hain justu zenbaki borobil horren karietara jakinarazi dute hainbat kontzertu emango dituztela. 

Lehenengoak abenduan joko dituzte, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, hilaren 29an eta 30ean. Bigarren hitzordu bikoitza, ordea, 2024ko urtarrilaren 12an eta 13an izango da Bilboko Kafe Antzokian. Oraindik detaile askorik eman ez badute ere, pentsa liteke 1993az geroztik plazaratutako doinu sonatuenak ekarriko dituztela berriro ere oholtza gainera. 

Ska-rock estiloko hamabi disko kaleratu zituzten guztira, tartean, Betagarri  homonimoa eta lehena(1997), Arren erro zaharra (1998), 80/00 (1999), Arnasa hartu (2002), Zuzenena (2004), Hamaika gara (2006), Bizitzari txistuka (2009) eta Zorion argiak (2012).

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.