entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-08-21

Belakok disko berria aurkeztuko du Euskaldunan

Bizkaitarren estudioko laugarren lana da ‘Plastic Drama’, eta hiru kontzertuko birarekin emango dute ezagutzera.

“Orain arteko lanik kritiko eta aldarrikatzaileena” dela diote Belakoko kideek. Covid19aren pandemiak abuztu amaierara arte atzeratu du Plastic Drama laugarren lan luze honen argitaratzea, nahiz eta konfinamendu ostean hainbat autozinetan barrena eginiko bira laburra ere probestu zuten zenbait aurrerapen kanta aurkezteko. Orain, abuztuaren 26an diskoa kaleratu ostean, Bilbo (abuztuak 27, Euskalduna Jauregia), Bartzelona (abuztuak 28, Les Nits del Primavera) eta Madrid (abuztuak 30, Sala Riviera) dituzte geltoki.

Diskoa Cris Lizarragak (ahotsa), Josu (guitarrak) eta Lore Billelabeitia (baxua) anaia-arrebek eta Lander Zalakainek (bateria) autoekoiztu dute eta, nagusiki, moral bikoitza du hizpide eta ardatz. Alde batetik, gizakiok azken urteotako sarraski sozial eta naturaletan izan duen eskuhartzeaz hausnartzen du; eta, bestetik, ikuspuntu pribilegiatu batetik eginiko kritiken hipokrisiaz ere ari da.

Plastic Dramako bost kanta (aurrerapen-kanta) NME, The Line Of Best Fit eta El Universal moduko hedabideek aukeratu dituzte ‘asteko kantarik onena’ bezala. Gainera, Reading & Leeds jaialdi britainiarreko 2020ko kartel nagusian sartzea lortu dute.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.