entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-02-17

Belako taldea Weekend Beach jaialdian ariko da uztailean

Mungiako post-punk laukotea Orishas, The Hives, Rels B, El Drogas eta Banners moduko izenen artean ageri da festibaleko kartelean.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Weekend Beach Festival jaialdia erreferentziazko hitzordua bilakatu da musika festibal handiak gogoko dituztenentzat. Torre Del Mar (Malaga, Espainia) herriko hondartzan egiten dute, aurten uztailaren 1, 2, 3 eta 4. egunetan.

Kartel potoloa dakar, kontzertu-sorta erakargarri eta anitza, eta tartean bada euskal ordezkaritza: Belako. Bizkaitarrek post-punk ukitua eramango dute elektronika, teknoa, rumba, popa, doinu latinoak eta beste hamaika estilo nahastuko dituen eszenatokira.

Antolakuntzak iragarri dituen azken hiru izenak Orishas kubatarrak, Rels B izar urbanoa eta Banners errebelazioa britainiarra dira. Hala ere, zerrenda luzea konfirmatua zuten lehendik: La Habitación Roja, Bauer, The Hives, La Polla Records… etab.

Informazio osoa: www.weekendbeach.es 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.