entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-02-19

Basque.Music. plataformak showcase bat antolatuko du Trovam Pro Weekend azokan

Kontzertu horretan parte hartu nahi duten musikariek deialdi ofizialean eman beharko dute izena martxoaren 31 baino lehen.

Trovam Pro Weekend musikaren azoka profesionalaren bederatzigarren edizioa azaroaren 3tik 6ra egingo dute Castellonen.  Proposamen artistikoak aurkezteko deialdia martxoaren 31a arte egongo da irekita. 

Lehen aldiz Basque. Music. plataformak showcase bat antolatuko du musikaren topaketa profesional honetan. Kontzertuan parte hartzeko aukeratuko den proposamena jaialdiaren deialdi ofizialetik bideratuko dute. Horretarako, Basque. Music. Showcase-an parte hartu nahi duten musikariek deialdi ofizialean eman beharko dute izena martxoaren 31a baino lehen.

Trovam Pro Weekend-en antolakuntza arduratuko da showcase honetan parte hartuko duen bakarlaria edo taldea aukeratzeaz. 2020ko edizioan Zetak taldeak parte hartu zuen Basque. Music. showcase-an.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.