entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2008-01-10

BASOKO SEMEEK DISKO BERRIA ARGITARATU DUTE


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Bere Hamargaren urteurrenean, Numen taldeak disko berri bat argitaratu du. Taldearen izen bera darama eta sei abesti berri biltzen ditu black metal azkarraren ildotik. Basoko semeak bueltan dira.
Ioaldunen hotsek irekitzen dute Numen taldearen disko berria. Gero, basapiztiak askatzen dira infernuzko abiaduraz. Posiblea da? Bai. Numen Euskal Herriko black metal talde garrantzitsuenetakoa baitugu, hamar urteko eskarmentuarekin. Fast old school black metala egiten dute, eta beren musikan ez dira falta folkari egindako keinuak.
Penintsulan (Estatu Espainiarrean eta Portugalen) Goi Music-en zigilupean argitaratu da disko hau.

Kantu zerrenda:

Egunsentiaren heriotza 4:26
Gauaren irrifarre izkutua 7:50
Etsipenaren ispilu 5:24
Ahanzturaren hilobia 6:01
Belearen hegaldiak... iluntasuna dakar 7:45
Isiltasunaren hots hutsa 10:05


DISKOGRAFIA
Haize Sorginduen intziriak Mcd 2000 (Wolf Records)
Galdutako itzaropenaren eresia Cd 2001 (Goi Music)
Jarrai beza kondairak
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.