entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-08-28

Basking Beat & Bite jaialdia egingo dute Finlandian

Euskal musikari buruzko festibala abuztuaren 31tik irailaren 2ra bitarte izango da, eta Huntza, ETS nahiz Mikel Urdangarinek emango dute kontzertua.

Huntza Huntza

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Finlandian antolatu duten aurreneko euskal musika jaialdia da Basking Beat & Bite. 2023ko hau hirugarren ekitaldia izango da eta, abuztuaren 31tik irailaren 2ra bitarte, bi hirik hartuko dute: Tampere eta Helsinki.

Hiri bakoitzean bi eguneko egitaraua dago aurreikusita. Lehenengo egunean udalerriaren harrera eta jaialdiaren aurkezpen ofiziala egingo da, bigarrenean bertako kultura eta musika sektorearekin gosaria eta kontzertuak egongo dira. Zuzeneko emanaldi horiek abuztuaren 31n Tampereko Tavara Asema aretoan eta irailaren 2an Helsinkiko Lepakkomies aretoan izango dira. Irailaren 1ean halaber, Brasa Terrace Bar tabernan mikrofono ireki saio bat antolatu dute.

Tampereko emanaldiak 20:15ean hasiko dira eta Mikel Urdangarin, Huntza eta ETS igoko dira oholtzara hurrenez hurren. Helsinkiko kontzertuak, aldiz, 21:30ean abiatuko dituzte.

2021eko lehenengo edizioan Gatibu, Olatz Salvador eta Zetak euskal taldeek hartu zuten parte. Iazko Basking Beat & Bite jaialdira, berriz, Izaro, Bulego eta Skakeitan joan ziren.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.