AupaQUARTET.
Donostiako Jazzaldian ematekoak dituen hiru kontzertuak aitzakiatzat hartuta, gurean izango da Bartzelonatik datorren taldea, non Asier Suberbiola lasartearrak jotzen duen
AupaQUARTET soka-laukotea Bartzelonatik dator, naiz eta musikari bakar bat ere ez den bertakoa. Martin eta Ramses La Habanakoak (Kuba) dira, Felipe Alcorconekoa (Madril) eta Asier Suberbiola, arestian esan bezala, euskalduna dugu. Asierrek kontatu digunez, "urtean behin edo bitan etorri gara azken 3 urteotan, eta eragina ikusten da: taldearen izena eta abestien izenburuak -
Lasarte Express, The Euskaldun Sitting on the Hill edo
Agurraren bertsio kubatarra-".
Donostiako Jazzaldiaren barruan
3 kontzertu eskainiko dituzte eta horren harira osoki autogestionaturiko astebeteko bira antolatu dute Gipuzkoan barrena,
7 egun 7 kontzertu. Honatx datak:
17an Idiazabal
18an Hondarribiko BANAKO aretoa
19an Arrasate
20an Altxerri, AupaQUARTET & friends (Donostiako Jazzaldia)
21ean Nauticool karpa (Donostiako Jazzaldia)
22an Kursaal - Antony (& the Johnson) lagunduko dute Et Incarnatus barruan
23an O