entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2007-01-02

AUKERATU GUREKIN 2006KO EUSKAL DISKO KUTTUNENAK

Zein izanen da diskorik bozkatuena? Zein izanen da diskorik bozkatuena?
Entzun! aldizkariak urtero aukeratzen ditu disko kuttunak. Aurten baina, lehen aldiz, entzun.com-eko irakurleei gonbitea egin nahi diegu disko gustukoenak aukeratzeko.
Orain arte, Entzun! aldizkaria egiten duen taldeak (hau da, gure koalboratzaile sarea) bozkatu izan ditu urteko disko kuttunenak. Orain berriz, zuk ere ahal duzu gurekin batera euskal disko gustukoenak aukeratu. Oso erraza da:

- Entzun.com-eko irakurle bakoitzak 10 disko aukeratu ditzake. Gehien gustatu zaionari 10 puntu emanen dizkio eta azkenekoari 1.

- 10 diskoko zerrenda entzun@entzun.com helbidera igorri behar diguzue urtarrilaren 15a baino lehen (15a barne).

- Zuen erantzun guztiak batuko dira. Zuen botuekin irtengo den zerrenda kolabarotzaileek egindako zerrendei gehituko zaie.

- Zuen aukeraketa errazteko, 2006 urtean Euskal Herriko artista eta taldeek argitaratutako diskoen zerrenda zuen eskura jarri dugu. ADI! Segur aski disko batzuk faltako dira. Hala bada, esaiguzue eta zerrendara gehituko ditugu. Guk ahalik eta osatuena egiten saiatu gara. ZERRENDA HAU INDIKATIBOA DA, BESTERIK EZ.


PARTE HARTU!!!


2006 URTEAN ARGITARATUTAKO EUSKAL DISKOAK

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.