entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2006-09-03

ASTEBURU MUSIKATUAK, IGANDEKO SARGORIARI AURRE EGINEZ

To, musika diferentea! To, musika diferentea!
Igande musikatuen denboraldi berria hasi da. Duela hiru urte (2003an) ekimen honekin hasi zirenean bezala, aurten ere, igandeko sargoriari haize freskoa ekartzeko asmoarekin datoz. Euskal Herri osotik etorritako musika adiktoen sesioekin gozatzeko aukera izango da Hernanin datozen bost asteburuetan eta helburua, ohikoak ez diren musika estiloak ezagutu eta entzuteaz gain, hauekin igande arratsalde atsegina igarotzea izango da.
Sesioak, Hernaniko Tilosetan izango dira eta aitzina egiten ziren berbenetan ez bezala, igandeko sesioetan ez da jendea dantzan jartzea bilatzen, musika lasai eta desberdinekin gozatzea baizik. Orain artean egin ditugun 33 sesioek harrera ona izan dute eta edizio berri honetarako, aurrekoen ildoa jarraituko dugu.
Dena den, jendearen iritzia eta proposamenak jaso nahiko genituzke eta horretarako helbide hauetara zuzendu daiteke:
Posta arrunta: 188 P.K.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.