entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-07-07

Anne Etchegoyenek ‘Maria, gure ama’ kanta dakar

Alma Loca musika taldearekin batera osatu du singlea, eta aurki aurkeztuko duen Festa diskoaren aurrerapen-kanta da.

Anne Etchegoyen kantariak Festa izeneko disko berria prestatu du. Uztailaren 10ean aurkeztuko du, zuzenean, Iruñean, sanferminen testuinguruan. Kontzertua zezen plazan izango da, 19:15ean, eta Alma Loca taldeko kide bat izango du alboan; zehazki, gitarra-jotzailea.

Izan ere, talde horrekin batera ondu du Donapauleko abeslariak disko osoaren aurrerapen-kanta den singlea: Maria, gure ama. Abestiari dagokion ikus-entzunezko bideoklipa ere zabaldu du.

Alma Loca-koen parte-hartzeak kutsu flamenkoa eman dio kantari. Gipsy latindar hirukoa osatzen baitute Jose Jimenez, Isidro Echeverria eta Antonio Jimenez Lacho musikariek.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.