entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2006-07-09

ANJE DUHALDE, BERRIZ ESTUDIOAN

Anje Duhalderen disko berria aurki. Anje Duhalderen disko berria aurki.
Urte luzez diskorik argitaratu gabe egon ondotik, Anje Duhalde estuidora bueltatu eta disko berria prestatzen ari da berezko kantuekin. Argitarapena irailaren 14rako iragarri dute.
1998. urtetik ez genuen Lapurdiko kantariaren berezko kantu berririk jaso. 2000. urtean George Brassens-en kantuen bertsioez osatutako disko sotil eta ederraren ostean, oraingoan berriro bere mundura dator Anje Duhalde, bere ahotsaren sujerentzietan oinarriturik, rock-blues-folk estiloetan emaniko aire herrikoi, sentikor bezain baikor eta aurrerakoiekin, Elkar diskoetxeak jakitera eman digunez.
Produkzio artistikoaz Rafa Rueda arduratuko da, eta Mikel F. Krutzaga izango da soinu teknikaria, Anje Duhalderen disko berri honen kalitatea zein profesionaltasuna bermatuz. Aurkezpena irailaren 14ean izango da.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.