entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2011-01-16

AMY WINEHOUSEK COLDPLAY ETA THE BLACK CROWES-EKIN JOKO DU BILBAO BBK LIVE JAIALDIAN

Amyk badaki zertaz doan asuntua. Amyk badaki zertaz doan asuntua.
Britainia Handiko soul abeslariak BBK Live jaialdian joko du. Estatu espainiarrean emanen duen kontzertu bakarra izanen da Bilbokoa. Jack Johnson, The Chemical Brothers eta Crystal Castles dira kartelera batu diren gainontzeko artista berriak.

Bilbao BBK Live jaialdiak baditu dagoeneko hiru kartelburu, eta ez nolanhikoak: Coldplay, The Black Crowes eta azkenekoa: Amy Winehouse. Jaialdi honen izaera irekia da guztiz, kartelburuek argi adierazten duten modura. Orain arte konfirmatu diren gainontzeko artistak Jack Johnson, The Chemical Brothers eta Crystal Castles dira.

*** BILBAO BBK LIVE 2011 Kobetamendin burutuko da uztailaren 7, 8 eta 9an.

Bestalde, antolakuntzatik jakinarazi dute 90 euroko bonoa eskuratzeko aukera datorren otsailaren 10 arte luzatuko dela.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.