entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2008-10-03

ALTON ELLIS HIL DA, ROCKSTEADY-AREN BALADISTA HANDIA

Alton Ellisek  soul eta rocka abesten du. Alton Ellisek soul eta rocka abesten du.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Lotura erlazionatuak
XX. mendeko erdialdetik aurrera r&b, soul eta reggae estiloak jorratu zituzten musikari aitzindariak betiko joaten ari zaizkigu, banaka-banaka, baina etengabe. Isaac Hayes hil zaigu duela gutxi eta urriaren 11n beste aitzindari handi batek agur esan zigun: Alton Ellis, rocksteady generoaren ahotsik inportantenetako bat.


Reggae musikari soul arima norbaitek eman bazion, pertsona hori Alton Ellis izan zen. Bere amodiozko abestiak rockseady-aren kadentzia lasaien pean jarri zituen, izugarrizko abestiak eraikiz. 1965 eta 1966 urteak bitartean eman zen rock steady-aren eztanda eta orduan Ellis-ek bere ereserki betierekoak egin zituen. Coxsone Dodd eta Duke Reid-entzako grabatu zuen.

Alton Ellis Kingston-en jaio zen 1940an. Minbizi linfatiko baten kontra 10 hilabetez borrokatu da baina gaixotasuna gailendu zaio azkenik.

Love and respect
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.