entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-09-22

Aldatu Aurretik izeneko diskoa iragarri du Bulego taldeak

Abenduaren 4an kaleratuko du bandak bere bigarren lana, eta Zure Begi Horiek singlea sareratu berri dute aurrekari modura. Bideoklipa ere ikusgai dago YouTuben.

Bulego - Zure begir horiek

Bulego taldeak Aldatu Aurretik diskoa kaleratuko du abenduran 4an. Hirukoaren bigarren lan luzea izango da, eta ziklo berri bat zabalduko du bandarentzat, Erdian Oraina estreinako diskoaren ostean.

Disko berriaren mokadu modura, Zure Begi Horiek kanta eskegi dute plataforma digital guztietan. Musika eta hitzak Tomas Lizarazurenak dira. Gaztain estudioetan grabatu dute eta Eñaut Gaztañaga arduratu da nahasketaz. Masterizazioa, aldiz, Felix Davis-ek egin du Metropolis studiosen. 

Singleari dagokion bideoklipa ere eskegi dute YouTuben. Barbara Fernandez eta David Mendizabal arduratu dira pieza horren sortze-zuzendaritzaz. Ekoizpena, aldiz, Two Little Octopus etxeak hartu du beregain.

Disko berriak argia ikusi artean, bira amaieran murgilduta dabil hirukoa aste honetan. Madrilen eta Bartzelonan izango dira urriaren 11n eta 14ean hurrenez hurren, eta Bilborako bigarren pase bat ere konfirmatu dute urriaren 20rako sold out-a ikusita. Hala, urriaren 19an ere Kafe Antzokian ariko direla iragarri dute.
Sarrerak bulego.eus atarian eros daitezke.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.