entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2007-05-27

ALBOKARIEN TOPAKETA, LARUNBATEAN DELIKAN

We love alboka We love alboka

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Urtero Arabako herri ezberdinetan antolatzen den Albokarien Topaketa herrikoiak bere seigarren edizioa Delikan izango du, ekainaren 2an. Jaialdi honek Euskal Herri osoko albokari eta panderojole ugari biltzen ditu, eta bestelako herri musikariei ere (trikitilariak, txistulariak, gaiteroak, e.a.) irekita dago. Aurreko bost topaketak Arabako landa inguruko herri ezberdinetan ospatu dira (Otazu, Albaina, Zalduondo, Lantziego).
Ekitaldiak goizeko 11etan hasiko dira. Ordu horretan partaideak plazan bildu ostean, herriko kaleetan zehar kalejira bat egongo da. Ibilaldiak plazan izango du amaiera, eta bertan eguerdiko emanaldia izango da 13:30ak aldera. Kontzertu honetan eskola ezberdinetako albokariek albokarako errepertorioaren berritasunak eta ohiko kantuak aditzera emango dituzte. Jarraian herri bazkaria egongo da, ikusentzuleei ere irekia.
Arratsaldean, inprobisaturiko bazkalondokoaren ostean, Sorginetxe elkarteak emandako hiru albokak zozketatuko dira 18:30etan, 19:00etan hasiko den arratsaldeko kontzertuaren aurretik. Aurtengo emanaldirako bi talde gonbidatu ditugu, albokak Iberiar Penintsulan dituen ahaideak erakutsiz. Lehengo taldea Miguel Navak eta Rafa Martinek osaturikoa da, Madrilgo
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.