entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-09-21

Aioiai kanta eta bideoklipa zabaldu ditu Neomak taldeak

Arduragabekeria emozionala gaitzesten duen kanta entzungai dago plataforma digitaletan, eta ikus-entzunezkoa YouTube kanalean eskegi dute.

Neomak - AIOIAI

2022an argitaratu zuen Neomak zazpikoteak lehen lan homonimoa, zazpi abestik osatutakoa. Euskal doinu tradizionalak gaurkotuta eta beste hainbat musika estilo garaikiderin nahastuta sortu zituzten, besteak beste, Ilargiak, Hamen edota XXI. mendekua kantak.

Hain justu hiru pieza horietarako ikus-entzunezko bana sareratuta zuten honezkero, eta laugarren bideoklip bat zabaldu dute orain: Aioiai single berriari dagokiona.

Musika eta hitzak Neomak-eko kideek konposatu dituzte. Harremanetan egiak duen garrantzia goraipatzen dute zazpi neskek, eta arduragabekeria emozionala salatzen dute. Musika-ekoizpenaz Jimbo Paez arduratu da. Grabazioa eta nahasketa Haritz Harreguyrekin egin dituzte, eta masterizazioa Victor Garciak hartu du beregain.

Ikus-entzunezkoa, berriz, Badator etxeak ekoitzi du Ane Berriotxoaren zuzendaritzapean. Neomak-eko zazpi neskak dantzari talde zabala izan du alboan, koreografia landua osatu dute, eta estetika zaindua.

Single hau disko berri baten aurrekaria izan ote litekeen airean dago. Edozein kasutan, irailerako bi hitzordu baieztatu dituzte:

Irailak 29: Urnieta
Irailak 30: Orio

Horren ostean, Korea eta Japonia aldera egingo du zazpikoteak, Sua taldearekin batera Asiako herrialde horietan aurreikusita duten kontzertu-sortari heltzeko.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.