entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2011-09-28

Ain_1 boskotearen lehenengo diskoa kalean jada

Taldea 2007an sortu zen

Musika kaxa_azala Musika kaxa, boskotearen lehen diskoaren azala

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Lotura erlazionatuak
Musika kaxa izenarekin proiektu xumea argitaratu dute, estilo intimistan eta txoko txikietako lasaitasunean entzuteko aproposa dena
Ain_1 musika taldea 2007an sortu zen Arrasaten Bilgune Feministak antolatutako poesia irakurraldi bat aitzakia hartuta. Egun, Arrasate, Gasteiz eta Bergarako bost lagunek osaten dute taldea. Ain_1eko neskak ez dira plaza handien zale, erosoago daude areto txikietan eta taldearen zuzenekoetan musika, poesia, dantza, ikus-entzunezkoa zein bestelakoak aurkituko ditugu, goxotasuna, malenkonia, kezka, maitasuna eta beldurra nahasten direlarik.

Behin baliabide eskasekin auto-grabatutako Gure abestia iristen den lekuetaraino izeneko maketa kaleratu eta gero, orain, 2011ko udaberrian Ander Barriusorekin Eibarko Legarre Estudioetan grabatutako Musika kaxa (MusikHerria) aurkeztera datoz. Musika kaxa zabaldu eta soinu egiten hasi da...

Hauxe musika kaxarekin ireki eta musika kaxarekin ixten den kantu zerrenda:
01. Musika kaxa
02. Hau ez da leku bat
03. Zaila
04. Naufragoa eta ohola
05. Itxi begiak
06. Zertarako ote nuen musika kaxa bat
07. Lerro gainean puntua
08. Beharra
09. Suaren buelta

10. Beldurra nabari zaizue
11. Gaban arnasa
12. Musika kaxa
bidali zure berria Bidali zure berria
Argazkia: Imanol Soriano.
Argazkia: Imanol Soriano.
Hasteko, apur bat

Arrazoi pertsonalak medio, denbora tarte batean apenas eskainiko dute zuzenekorik. Baina itzuliko dira musika kaxari eragiteko.

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.