entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2008-05-10

AHT-REN KONTRAKO JAIALDIA GELDITOUR EKIMENAREN BAITAN


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Gelditour ekimen ibiltariaren harira, AHT Gelditu! Elkarlanak egun berezia antolatu du Maiatzaren 31rako. Donostian manifestazio nazionala deitu du eta arratsaldeko 20:30tatik aurrera, aparteko jaialdia Usurbilgo frontoian: Su Ta Gar, Etsaiak, Kaotiko eta Naizroxa.

AHT Gelditu! Elkarlanak Ggelditour ekimena abiarazi zuen maiatzaren 4an Kortesen, zuzenean kaltetuko lituzkeen herri eta eskualdeak zeharkatuz eta maiatzaren 31n Donostian amaiera emanez.

GELDITOUR ekimenaren helburuak honakoak dira:
*AHT-ren egitasmoaren nahiz eragingo lituzkeen kalteen inguruko informazioa lau haizetara zabaltzea (kamioi informatiboari esker).
*AHT-rekiko oposizioa ikusaraztea.
*Eragile nahiz sektore sozial ezberdinak AHT-ren aurkako borrokara biltzea.


MAIATZAREN 31ko EGITARAUA:

DONOSTIA (Alde Zaharra eta Boulevard inguruak).
Goizean, Boulevard eta Alde Zaharrean barrena, herri kirolak, bertsolariak, sagardo gunea, kale animazioa, Txan magoa. 12:00etan, Miguel Amorosen hitzaldia Kresala Elkartean.
Eguerdian, bazkari herrikoia.
Arratsaldeko 17:30etan Manifestazio Nazionala Boulevardetik abiatuta.

USURBIL (frontoia):
20:30etatik aurrera, kontzertu ikaragarri batetaz gozatu ahal izango dugu: Su Ta Gar, Etsaiak, Kaotiko eta Naizroxa. Eta ondoren, DJ Bull eta Garraxi erromeria taldearekin festa giro ederra izango dugu goizaldea arte.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.