entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2006-01-22

AGUR METAK, ETA MILA ESKER

Agur lagunak! Agur lagunak!
Metak diskoetxeak hilabetea bukatzearekin bere ateak itxiko ditu. Egoera ekonomikoak bultzatu du Irungo diskoetxea erabaki hau hartzera. Inondik inora, euskal musikagintzarako berri oso txarra da, Metak-ek ekoizpen landuak, kalitatezkoak eta oso interesgarriak argitaratzeaz gain, taldeekin lan egiteko zuen modua eta eurekin sortzen zen harremana eredugarriak izan direlako. Itxiera hau sekoteak bizi duen krisiaren adierazle da (diskoen salmenta asko jaitsi da azken bost urteetan), are gehiago Metak euskal diskoetxe erreferentzialetariko bat izan den heinean.

Metak-ek Entzun! aldizkaria sostengatu du sortu zenetik. Jakina da gainera Esan Ozenki etxeak babestu eta lagundu zuela aldizkari honen sorrera 1996an. Bada, Metak, Esan Ozenkiren oinordeko, beti izan da gure iragarle fidela, zenbaki batean ere kale egin gabe. Horregatik eta argitaratutako taldeen bitartez eskaini diguten momentu musikal bikainengatik eta beste arrazoi askorengatik, lerro hauetatik Entzun!en izenean gure ESKER ONA, eta gure elkartasuna adierazi nahiko genieke zigiluko langile guztiei.


Ondoren, Metak etxeak zabaldu duen prentsa oharra irakurri dezakezue:

Agur,
Zuetako askok entzuna izango du dagoeneko kalean dagoen esamesa. Egia da, edo egia izan daiteke. Esamesek handiak izaten baitute lehen alditik azkenaurrekora. Egia da urtarrilaren 31 gure azken eguna izango dela egoera ekonomikoak bultzatuta. Metak itxiko dugula alegia.
Ur harrotuen artean ibili gara beti, egoera zaila da diskogintzan, are zailagoa euskal musikan. Salmentek urtez urte behera egin dute, nabarmen. Honek kinka zailaean ipini izan gaitu ia ekoizpen bakoitzarekin, eta azkenean joera hori gailendu eta benetan hondoratu aurretik lehorreratu
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.