entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2006-01-05

AGUR ETA INDARRA FOLKCORE!

Azken agurra, azken pogoa Azken agurra, azken pogoa
Folkore taldeak azken kontzertua emango du larunbatean, urtarrilak 7, hamar urtetik gorako ibilbide oparoari bukaera emanez.
Denbora honetan hiru maketa eta CD bat argitaratu dituzte zarauztar hauek, eta baita, hainbat bilduma eta ekimenetan parte hartu ere. Kontzertu ugari eskaini dituzte Euskal Herrian eta baita atzerrian ere, Catalunyan, Zaragozan eta Canariar irletan esaterako. Formatu txikiko kontzertuen zale, Hellworms, Anestesia, Misconduct, Bad Religion eta El Corazon del Sapo bezalako talde entzutetsuekin ere aritutakoak dira.
Esan bezala, azken aukera duzue talde honen zuzeneko indartsu eta bortitzaz gozatzeko. Husteko arriskuan dagoen Zarauzko Gaztetxean izango da. Badakizue.

DISKOGRAFIA
Maketak:
Moituai, 1995; Zoriontasuna salgai, 1997; Farrez 1999.

CDa:
Petazetak 2003 (Cooperaccion Records)
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.