entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-05-04

Aerosmith taldeak agur esango du

Behin betiko amaiera borobiltzeko, Peace Out kontzertu-bira iragarri dute. 40 kontzertu emango dituzte 2023 eta 2024 bitarte.

Steven Tyler buru duen Aerosmith banda mitikoak behin betiko utziko ditu eszenatokiak. Hala iragarri dute ikus-entzunezko dibertigarri baten bitartez. Mende erdi baino gehiago oholtza gainean aritu ostean, Peace Out izeneko birarekin agurtuko dituzte zaleak.

Momentuz, 40 bat hitzordu baieztatu dituzte 2023 eta 2024 bitarte Ipar Amerikan. Irailaren 2an abiatuko dute Filadelfian, eta urtarrilaren 26an bukatuko dute Montrealen. Ikusteke dago, ordea, Europan barrena jarraipena emango ote dioten. 

Tyler (ahotsa), Brad Whitford (gitarra), Tom Hamilton (baxua) eta Joe Perry (gitarra nagusia) ariko dira kontzertu-sorta honetan; ez, ordea, Joey Kramer (bateria eta taldearen sortzaileetako bat). 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.