entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-04-13

Addar taldeak zuzeneko bira hasiko du

Gordinik disko berria aurkezteko kontzertu sorta emango dute apiriletik uztailera bitarte.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Addar - Berpiztu

Bermeoko Addar rock laukoteak lan berria kaleratu du Gor diskoetxearen eskutik: Gordinak. Eta hain justu disko berri hori jendaurrean aurkezteko zuzeneko bira iragarri du bandak.

Momentuz, zazpi hitzordu baieztatu dituzte datorren uztailera bitarte:
Apirilak 22: Satraka, Portugalete
Maiatzak 12: Kixkor, Aretxabaleta
Maiatzak 20: Latsarri, Agurain
Maiatzak 25: Amaraun Arte Fabrika, Abadiño
Ekainak 10: Irala, Bilbo
Ekainak 23: Donibaneko jaiak, Iruña 
Uztailak 29: Oiongo jaiak

Gorka Padronesek (ahotsa eta gitarra), Beñat Aurrek (gitarra), Imanol Rodriguezek (bateria) eta Mikel Omagogeaskoak (baxuak) osatzen dute Addar taldea. Bermeotarrek beste bi disko kaleratu dituzte lehenago: Sugarra eta Errautsak.

Gordinik disko berriarekin batera, Berpiztu singlearen bideoklipa ere sareratu dute. Eta lan osoa eskuratzeko aukera Gor diskoetxearen webguneak eskaintzen du. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.