entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-05-04

Abesti kolektibo bat sortu nahi du ETS taldeak

En Tol Sarmiento boskoteak ekimen berezi bat abiatu du Instagram bidez: “elkartuko gaituen abestia” osatu nahi dute, jarraitzaileen ekarpenekin.

Abesti berri baten konposaketa-lanari ekin dio En Tol Sarmiento talde arabarrak. Baina sormen prozesu berezia izango da honakoa, kanta berri hau “elkartuko gaituen abestia” izan dadin nahi dute eta; zaleen ekarpenekin osatuko dute bere, eta, larrialdi egoera hau gaindituta, lagunekin egoteko aukera zabaltzen denean ateratzeko asmoa dute.

Sormen prozesu kolektiborako deialdia Instagram bidez egin dute. Momentuz, kantaren hitzetatik hasi dira. Parte hartu nahi dutenek astebeteko epea dute pare bat esaldi idazteko, nork bere nahia eta desiren inguruan.

Aurrerago, hurrengo urratsen berri emango dute Instagram bidez, baita ere.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.