entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-10-04

5. Harria Festibala egingo dute urriaren 12tik 15era bitarte Hendaian

Borderline Fabrikak bultzatuta, bertan izango dira ekitaldi gehienak. Amorantek (Elgoibar) eta Lurodei (Baiona) taldeak emango dute kontzertua.

Amorante Amorante

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Hendaiako Borderline Fabrikak 5. harria jarriko du. Edo, beste era batera esanda, badator Borderlin Fabrikaren 5. Harria Festibala! Urriaren 12tik 15era bitarte izango da eta musika, antzerkia, zirkua, queer kabareta eta bestelako ikuskizunak hartuko ditu.

Propio musikari eskainitako eguna bigarrena izango da: urriak 13, ostirala. Batetik, Amorante (Elgoibar) artistak lan berria aurkeztuko du: Herri Harri Har. Eta, bestetik, Lurodei talde baionarra ere ariko da zuzenean; doinuak ahotsen harmonian oinarritzen dituen emankizuna ekarriko dute azken horiek. Kontzertuak 20:30ean hasiko dira Borderline Fabrikan bertan, eta sarrerak online eskura daitezke 7-10€ren truke.

Hirugarren egunean (urriak 14), antzerkia, performancea eta zirkua izango dira protagonista. Eta, ixteko, urriaren 15ean, Les Ribbines konpainiaren Chaô ikuskizun ibiltariaz gozatzeko aukera izango da.

Egitarau osoa HEMEN

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.