entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-06-26

46. Getxo Jazz jaialdia egingo dute ekainaren 28tik aurrera

Uztailaren 2ra bitarte, Al Di Meola, Dave Holland, Jazzmeia Horn, Kurt Elling eta Marc Ribot eta nazioarteko beste talde batzuk ariko dira zuzenean, baita musikari gazteak ere.

Nazioarteko jazzaren onena Getxon bilduko da ekainaren 28tik uztailaren 2ra bitarte. Naziarteko jaialdiaren 46. ekitaldia izango da aurtengoa, izan ere, honezkero ongi errotutako festibala da Getxokoa.

Antolatzaileek iragarri dutenez, auten beste inoiz baino artista gehiago igoko dira eszenatokira, 100dik gora musikari ariko baitira zuzenean. Izen sonatuen artean, Al Di Meola, Dave Holland, Jazzmeia Horn, Kurt Elling edota Marc Ribot dakartza aurtengo kartelak.

Dena dela, talde entzutetsuen aurretik, Talde Lehiaketaren finalera iritsi diren lau taldeak arituko dira, eta, beste behin ere, Europako jazz gaztearen lanaz gozatu ahal izango dute ikusleek. Horixe baita jaialdiaren oinarri-oinarrizko helburuetako bat. Kontzertu horiek guztiak, ordaintzekoak, Muxikebarri aretoan izango dira, eta 70euroko bonuak jarri dituzte salgai.

Doako eskaintzaren barruan, berriz, Algortako Geltokia plazako Hirugarren Milurtekoa ataleko kontzertuak daude (19:00), eta inoiz baino nazioartekoagoa den proposamen batean bilduko dituzte Olatz Garcia-Ergüin abeslaria (oraingoan Miguel Salvador pianistak lagunduta), Muriel Grossman Quartet, Triskel Trio, Matthias Van den Brande Trioy Michele Bonifati Emong.

Horiei familientzako kontzertuak gehitu behar zaizkie, baita Jam Sessionak eta kaleko desfileak ere.

Info osoa eta programa-egutegia HEMEN

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.