entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2007-06-09

3KORTXEA, HIRU KONTZERTU

Baina motel, ze hari haiz Losantos entzuten??? Baina motel, ze hari haiz Losantos entzuten???

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Gasteizko Hala Bedi irratiko 3kortxea irratsaioak kontzertu sorta ederra antolatu du. Willis Drummond, Neubat eta Anari arituko dira zuzenean hiriburuko hiru eszenatoki desberdinetan.
3kortxea klasiko bat da Arabako irratian, jada bederatzi urte (3x3) baitira antenan dagoela. Musika nobedadeak lantzen dituzte, argitaratzen diren disko berriak aurkeztuz, agenda oharrak emanez eta talde eta bakarlariei elkarrizketak eginez.
Oro har, musika munduarekin lotura duen guztiaren berri ematen dute, Araban oinarrituz baina ikuspuntu zabal batekin Euskal Herrira eta mundu osora begiratuz. Astero bi orduko irratsaioa egiten dute. Ostiraletan 19:00tik 21:00era eta larunbatetan (errepikapena) 14:00tik 16:00ra.

KONTZERTUAK

ekainak 19 asteartea
willis drummond
parral taberna (gasteiz) 20:30

ekainak 23 larunbata
bideoklip emanaldia 19:00
neubat 20:30
dj 3kortxea 23:00
hala bedi taberna (gasteiz)

ekainak 24 igandea
anari
gaztetxea (gasteiz) 20:00

))))) hirukortxea@halabedi.org
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.