entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2008-02-05

Hala Bedi irratiak eta Gasteizko Gaztetxeak badute zer ospatu. Irratiak 25 urte beteko ditu eta gaztetxeak 20. Aitzakia hau aprobetxatuz urte guztirako kanpaina antolatu dute Txorionak lelopean. Bada, txorionak!!!
Hala Bedi Arabako irrati librea 1983ko abuztuaren 4 batez sortu zen hiri honetan bertan eta 25 urte beteko ditu aurten, komunikatzeko modu ezberdin baten alde lanean. Gasteizko Gaztetxea 1988ko San Prudentzio bezperan emandako ostiko batez jaio zen eta aurten beteko ditu bere 20 urteak, amets ezberdinen topaleku izan den gazteen etxeak. Biak ala biak proiektu askeak dira. Bide desberdinak egin badituzte ere, oinarri berdinetan sustraitzen diren alternatibak dira gasteiztarrentzat eta 2008an harrotasunez aldarrikatu nahi dute Gasteizen hain beharrezko diren bi errealitate hauek.

Hala Bedi irratiaren eta Gasteizko Gaztetxearen prentsa komunikatua:

TXORIONAK!!
20 urte Okupatzen 25 urte Komunikatzen



Hor izan dira beti, txikitatik kuriositatez begiratu izan ditugun panpina berezi horiek. Botoiz egindako begi parea, lastoz betetako sabela, nonbait aurkitutako kapela buruan dutela. Ideia sarez jantziak, ortuetako babesle baldintza gabeak izan dira beti gure txorimaloak. Pasako da negua, elurte izugarriak, haize bolada ikaragarriak eta hor jarraituko dute, zutik. Pasako da uda, lehorteak, euri zaparradak. Pasako da udazkena, eroriko dira hostoak eta txorimaloek tente jarraituko dute beren lekuan, udaberrirako gero eta gutxiago falta dela jakinda (
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.