entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-09-22

13 kontzertu emango ditu Liher taldeak hibernazioa hasi aurretik

Zortzi urteko bidearen ostean, agur (edo gero arte) esateko unea heldu dela iragarri du laukoak. Urritik martxora bitarte “Azkenak” izango diren zuzenekoen zerrenda zabaldu dute.

“Ez goaz betirako, baina noiz arte ere ez dakigu oso ondo”. Hitz horiekin azaldu zuen iragan asteartean Liher bandak etenaldi luzea datorrela. Eta Hutsa Zen Helmuga diskoari dagokion aroa amaitutzat jotzen dute eta, horrekin batera, zortzi urteko ibilbide osoa ere itxiko dute.

Ez omen da behin betiko agurra izango, baina bai hibernazio bat, beste etenaldiak baino luzeagoa. Zaleak agurtzeko azken-azken kontzertua Donostian emango dute 2024ko martxoaren 2an. Baina, hori baino lehenago, beste 12 zuzeneko ere baieztatu dituzte sare sozialetan; Euskal Herrian zein atzerrian joko dute. 
Sarrerak taldearen webgunean eros daitezke:

URRIA
01 – Uztaritze
07 – Gernika
12 – Innsbruck
13 – Ulm
14 – Karlsruhe
20 – Amurrio
21 – Zumaia

AZAROA
04 – Madril
24 – Bartzelona
25 – Azpeitia

URTARRILA
26 – Gasteiz

OTSAILA
15 – Bilbo

MARTXOA
02 – Donostia

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.