entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-04-25

11 kanta biltzen dituen diskoa kaleratu du Tatxers taldeak

Disko homonimoa plazaratzearekin batera aurkezpen-bira abiatu dute, eta Paperezko Tigrea abestiaren ikus-entzunezkoa ere sareratu dute.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Tatxers - Paperezko Tigrea

Iruñeko Tatxers taldeak 11 kanta biltzen dituen izen bereko diskoa plazaratu du. Hasi zirenean baino “poperoagoak eta intimistagoak” direla aitortu dute, eta diskoan garrantzitsuena melodiak direla adierazi dute, hitzen gainetik. 

Diskoak jasotzend duen abestietako baten (Paperezko Tigrea) bideoklipa ere zabaldu dute. Ander Amurizak zuzendu du Iñigo Irazokiren Atala estudioan grabatutako kantaren tiserra. 

Eta hori guztia publikoarekin partekatzeko, Tatxers Bira 2023 kontzertu-sortaren kartela iragarri dute. Burlatako gaztetxean abiatu berri dute, eta azaro amaiera bitarte beste 14 hitzordu baieztatu dituzte; Euskal Herrian ez ezik, Madrilen, Valentzian eta Bartzelonan ariko dira besteak beste, eta datozen hilabeteetan data gehiago helduko direla agindu dute. 

Jon Salinas (baxua eta ahotsa), Martin Ziriza (gitarra eta ahotsa) eta Iñigo Soria (bateria) hirukoa dira Tatxers, pandemia sasoian eta batez ere Goizean Oskorri piezari esker zabaldu zen luze-zabal euren musika. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.