entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2019-12-23

Mojo Workin’ jaialdirako sarrerak jada salgai

Rhythm & Soul asteburua 2020ko martxoaren 13 eta 14an izango da Gazteszenan. 11. edizioko kartelean Chris Clark eta Carolyn Crawford izenak ageri dira besteak beste.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Dagoeneko salgai daude Donostiako Mojo Workin' jaialdiaren 11. ediziorako bonuak eta eguneko sarrerak. Festibala martxoaren 12tik 15era bitarte luzatuko den arren, kontzertu nagusiak martxoaren 13 eta 14ean izango dira, Gazteszena aretoan, aurreko ekitaldietan bezala. Rhythm & Soul asteburu indartsua!

Aurten Chris Clark (Motown Records), Carolyn Crawford (Motown ere bai), Sidney Barnes (Motown eta Chess) eta Ruby Andrews (Chicagoko Zodiac zigilu mitikoa) dira kartel nagusia osatzen duten izenak. Horrez gain, The Magnetophones reggae, ska eta soul taldeak irekiko du ostiraleko gaua, eta Guadalupe Plata blues-rock taldeak gauza bera egingo du larunbatean. Kontzertuen ostean, gauak goizaldeko 06:00ak arte luzatuko direla iragarri dute, DJ saioekin bi areto ezberdinetan.

Horrez gain, Alldayer-ak, Bermut sesioak eta disko azoka ere badakartza Mojo Workin’-ek.

Sarrerak hemen eskura daitezke

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.