entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Agenda / 2020 02 09
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Agenda

bidali zure berria Bidali zure kontzertua
Aste osoa ikusi
  • HATXE HATXE 18:30 Sanagustin Kulturgunea Azpeitia

    Maria Elorza zinemagileak eta HATXEk elkarrekin sortutako bideoklip esperimentala aurkeztuko da, erakusketa eta kontzertuaren bidez.

    Histeria bideoklipa eta erakusketa.

    Maria Elorza zinemagileak eta HATXEk elkarrekin sortutako bideoklip esperimentala aurkeztuko da. Bideo amaitua proiektatzeaz gain, prozesuan sortutako pelikula fisikoaren zati batzuk ere erakutsiko dira. Super 8 film zatiak, argazki analogiko margotu eta desitxuratuak, audio eta giro-soinu zatiak, etab. "Histeriaren ideiatik abiatuta, unibertso surrealista bat sortzen saiatu ginen, inprobisazioa erabiliz. Atrezzo-aren hainbat elementuk lagundu gintuzten horretan: ispiluek, erraiak ziruditen sokek, jantziek. Irudiak lantzearekin batera, modu paraleloan musika sortzen joan gara. Bibolin eta bateria inprobisazioez lagundu gara irudiekin bat egiteko. Horrezgain, inguruko soinuak ere grabatu genituen: elizen kanpai hotsak, atearen burdineria, algarak. Baina musikaren funtsa pianoaren 5/8 erritmoan dago"

    Panpin hautsien dantza kontzertu bat baino gehiago.

    “Panpin hautsien dantza” HATXEren bigarren proiektu pertsonala da. Pianoa instrumentu nagusia izanik, oraingo honetan kantuak bandarekin aurkezten ditu. Bibolin, bateria eta ahotsaren gehikuntzak kantuei beste kolore eta atmosfera berri bat emanez. Baina ez da ohiko kontzertu bat. Ezta ere bakarkako kantuen segida bat. Antzerki ikuskizunen antzera hasiera bat eta bukaera bat du. Kantuen arteko transizioak testuekin, argiekin edota inrpobisazio eta material elektroakustikoarekin landu dira. Pieza guztiek bat eginez.

    “Panpin hautsien dantza” Gizarteak emakumeengan ezarritako mugak suntsitzeko ahalmena duen sormenezko ekintza bat da. Bidezkoa. Logikoa. Beharrezkoa. Feminitatea hitzak historikoki duen edukia hustu eta askatasunarekin lotura duten edozein keinu, hitz edo sentimenduekin bete. Hitz bat eta atzean dituen itzal guztiak berrinterpretatzeko, birsortzeko.

    ERAKUSKETA: 18:30
    KONTZERTUA 19:00

    Sarrerak:

    https://www.kulturaz.eus/agenda/kontzertua-hatxe
Bidali zure kontzertua
Nork bidaltzen du
Kontzertua



edo
Bidali kaptxa

bai, ezagutzen dut datu erabilpen politika eta onartu.