Moonshine Wagon talde berezi eta geldiezina da. Amerikar sustraidun musika izugarri maite duten hiru lagunek osatu zuten Gasteizen 2013an eta berehala lehen kontzertuak egiten hasi ziren. Country, bluegrass eta hillbilly azkarra diren gustukoen dituzten estiloak. Taldean hiru lagun aritzen badira ere, instrumentu asko menderatzen dituzte eta beraien kontzertuetan honako hauek entzun daitezke: gitarrak, mandolinak, armonikak, biolinak, kontrabaxuak eta perkusio-instrumentuak hiruren artean trukatzen dituzte. Aurten 'Folk you!' diskoa kaleratu dute, baina dagoeneko Europatik barrena bi bira egin dituzte; eta beraien bigarren lan luzea 2016an argitaratuko dute. Bi urte eskasetan 200 kontzertutik gora egin dituzte!! Bitxikeri moduan, taldeak ez du inoiz entsegu lokalik izan; hortaz, kalean entseatzen dute eta 'Wagon' izeneko karabanan bidaiatzen dute.
9 euro (sarrerak salgai)
The New Piccadillys Glasgoweko talde bat da, lau kidek osatua, 60ko soinuak eta 70eko punk-rockaren sentiberatasuna nahasten dituztenak. Gitarrek, bateria-kolpeek eta traje distiratsuek atzeko planoa jartzen diete estu-estutik armonizatutako klasikoen haien bertsioei: Ramonesen
JEALOUSY MOUNTAIN DUO
Mendabaldeko Alemaniatik, Nicoffeine taldeko baterijolea bertan. Alemaniako undergrounda (besteak beste, Nicoffeine berak, Don Vito, Batalj, Schnaak, etabar datozkigu burura) sasoi bikainean dagoela erakutsiko digute. Ikuspegi dekonstruktibista batetik abiatuz, free jazz-aren, math-rock-aren, zein zarata eta esperimentazioaren elementuetatik abiatzen dira kanta dinamiko bezain ebokatzaileak sortzeko.
KILLERKUME
Rock zaratatsu eta esperimentala Bilbotik. Euren bigarren LP-a izango den Industrial Sunbath-eko kantak joko dituzte, non inprobisazio eta no wave elementuen oihartzunek lehen baino pisu handiagoa hartzen duten.
"U" DISKA AURKEZTEN DURANGOKO AZOKAN
http://ahotsenea.durangokoazoka.eus/eu/egitaraua-ahotsenea