Sarrera 5 euroren trukean eskuratu daiteke, Kantinan bertan.
Kontzertu berezia izanen da, izan ere taldeak aldaketak izan ditu berriki, baxuaren ardura Anxelek hartu baitu Carlosen ordez, eta harentzat estreinako kontzertua izanen da Lekunberriko hau.
Anxel ez da, ordea, hasiberria. Eskarmentu dezente du eta hainbat taldeetan hartu izana du parte: Noise Hole, Why not, Dharma, eta egun La Bona Dea Irungo taldean ere badabil.
Beraz, Kantinan ikus-entzungai izanen duzuen talde eraberritu hau bi Iruindarrek eta bi beratarrek osatzen dute egun, eta belarri fineko hainbat lagunek diotenez inoiz izan duten formazio rockeroena osatzen dute, bereb Pop izaerari muzin egin gabe, betiere.
http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/
Twitter: @balerdibalerdi
IHES IKUSKIZUNA
Ikuskizun honetan Amets Arzallusek bertsolaritzaren bat-batekotasunaren mugak alde batera utzi eta bertso jarriak kantatu eta testu idatziak irakurriko ditu Joxan Goikoetxearen musikaz lagunduta.
Jende desplazatua, kanporatua, bere baitaratua. Iheslarien aztarnei segika idatziak. Egonean entzutekoak.
"Ihes egiteko motibo asko ematen ditu munduak, bai hurbilean eta bai urrunean.
Motibo horietako batzuk hautatu eta zenbait erretratu atera ditugu". (Amets Arzallus)
Pertsonei buruzko hausnarketa bidaia batean murgilduko dute ikuslea, mugarik gabeko bidaia sakon batera edo mugaz jositako bidaia sakon batera gonbidatuz bertaratzen direnak.
Ihesi nator. Ihesi zoaz. Ihesi goaz. Ihesi doaz. Sentimenduetatik ihes. Oroitzapenetatik ihes. Ekintzetatik ihes. Beldurretatik ihes. Giza arriskuetatik ihesi. Arrisku naturaletatik ihesi. Latza.
Ez da lehen aldia Goikoetxeak bertsolariekin batera lan egiten duena. Amuriza, Ega
Musika etnikoa eta jazza uztartzen duen boskotea. The energy of the transformation diskoa aurkezten. Musikariak: Fernando S
ANJE DUHALDE + ENKORE + SKASTI + 3 GABE + GOZATEGI + Bi BALA + DJ XABIER AROSTEGI + PERLAK + ETXEPARE RAP + TANIA DE SOUSA + MAKULU KEn + ESNE BELTZA...
http://www.kilometroak.net/sites/default/files/KMK2014/Argazkiak/Eskuorria%20KMK14g01-2.jpg
ERRIA TXIKOTA, KMK 2014
Festa giroan murgiltzeko eskaintza kultural paregabea; aparta.
Era guztietako zaletasunak asetzeko modukoa; adin guztiei begira
osatutakoa. Euskal Herriko talde entzutetsuenez gozatzeko aukera eta
alor ezberdinetako sortzaileen lana ezagutzeko beta. Hamaika jarduera,
ikuskizun eta ekimen gurera bisitan etorriko zareten euskaltzaleak
asebete zaitezten! Gainera, jaia Oriora ekartzeaz haratago,
Oriotik eraikitzearen ideiari heldu nahi izan diogu: bertako
eta inguruko taldeei eman nahi izan diegu lehentasuna. Oholtza gainekoaz
gain, ibilbidean zehar eskaintza ibiltaria ere indartu dugu. Guneetara
mugatu gabe, herri guztira zabaldu nahi baita festa!