Gernikako taldeak ibilbide luzea du bizkar gainean. XX. mende bukaeran sortua, indie deritzon mantopean kokatu zuten taldea adituek eta Bilbo Hiria ospetsuan hainbat sari eskuratzeaz gain, nazioarteko jaialdi handietan parte hartu zuten. 2003an Second handed bigarren diskoa kaleratu ostean urteetan isilik egon ziren, baina 2007an Trying wing on roots diskoarekin rockaren sustraietara egin zuten. 2009an, taldearen 10. urteurrenean, A shake in calm water alt-country maisu-lana kaleratu zuten Bidehutsekin; eta telebista zein zinemarako soinu bandak egiteari ekin zioten, tartean Amerikanuak dokumentalarena. 2013a ere oso emankorra izan da taldearentzat: Mistress games EPaz gain, Big affair disko luzea ere kaleratu dute, sustraietako musika, sonoritate puruak eta itzelezko melodiak batuta.
10
Euskal Herrira egiten duten bigarren bisita. Soinu zirimola eroa eta energetikoa. In The Red diskoetxerako grabatu duten hirugarren diskoa aurkeztuko dute: Disconnet.
Punk, post punk, no wave, kabernazuloko doinuak.
10
Bikote formatuan itzuli dira Free Tangas-ekoak.
www.gorataberna.com