entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Agenda / 2014 01 30
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Agenda

bidali zure berria Bidali zure kontzertua
Aste osoa ikusi
  • Cobra 22:00 Gaztetxea Arrasate

    Rockaren eta metalaren artean kokatzen den talde indartsu hau Kokein, Evirus69, Pilt eta Berri Txarrak taldeetako musikari eskarmentudunek osatzen dute. Beraien emanaldi indartsuetan 90eko hamarkadako musika errebindikatzen dute eta zenbait kasutan Down eta Clutch taldeak gogora ekartzen dituzte.

    Cobra filmeko pertsonaia abiapuntu hartuta, akzio filmeei buruzko jarrera, estetika eta tematika lantzeari ekin zioten eta horren adibide adierazgarria da taldearen hirugarren diskoan, Covered (a selection of film scores), izenekoan, film klasikoen soinu bandak rock/metal estiloz bertsioneatu izana.

    http://www.cobrarocks.com
  • GARI 21:30 Jimmy Jazz Gasteiz (Araba)

  • URTZ 21:30 Kafe Antzokia Bilbo

    8 / 10 euro
    URTZen itzulera kontzertua! + JARE
    10 urte eta gero, Urtz talde pasaitarra disko berriarekin datorkigu: Durangoko Azokan aurkeztutako Astiro izeneko zazpigarren diskoarekin alegia. 1988an sortutako laukoteak rock, pop eta heavy metalaren osagaiak nahasten dituzte. 1992an argitaratu zuten Ekaitzaren garrasia deituriko lehen diskoa eta bi urte geroago, 1994ean, Kaixo, Hautsa astinduz eta Bizitzarekin dantzan bezalako arrakastak bildu zituzten Hautsa astinduz bigarren diskoan.
    Ateak: 21:00

  • REUNION BIG BAND + JAZZ JAM 21:30 Doka Kafe Antzokia Donostia

    Ostegun honetan, Urtarrilak 30, Europako herrialde ezberdinetatik etorritako 17 musikari gaztek osatzen duten REUNION BIG BAND taldeak joko du Donostiako Doka Kafe Antzokian. Ondoren Jam saioa izango da.

    Sarrera doan

  • JARE + URTZ 21:30 KAFE ANTZOKIA BILBO

  • IZAL + SECOND 21:00 Intxaurrondo K.E Donostia

    15

Bidali zure kontzertua
Nork bidaltzen du
Kontzertua



edo
Bidali kaptxa

bai, ezagutzen dut datu erabilpen politika eta onartu.