entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Agenda / 2011 11 24
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Agenda

bidali zure berria Bidali zure kontzertua
Aste osoa ikusi
  • YOGURINHA BOROVA 22:30 La Bola de Cristal Bilbo

  • Split 77 22:00 Gaztetxea Arrasate

    Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan. Emanaldia puntual hasiko da. Sarrerak, 5 euro.

  • COBRA + WILLIS DRUMMOND COBRA + WILLIS DRUMMOND 21:30 Antzokia Bilbo

    Azken urteetan Euskal Herriko rock eskenak eman dituen talde interesgarrienetarikoak zuzenean ikusteko aukera izango dugu egun honetan. Cobra taldea bere lan berria aurkezten izango dugu, rock indartsua. Beraiekin batera Willis Drummond talde lapurtarra izango dugu. Hauek ere lan berria aurkeztuko digute, "Instanteak" diskoa. Rock pertsonaka, esanguratsua.

    http://www.kafeantzokia.com/web/
  • NAPOLEON IIIRD + Jupiter Jon + Bastardgeist 20:30 Gazteszena Donostia

    NAPOLEON IIIRD
    James Mabbett, Napoleon IIIrd proiektuaren atzean dagoen urregilea, soinugintza ikuspegi iraultzaile eta bizi gisa, errealitate eklektiko eta elkarreragin trinkoko gisa ulertzen duten artista horietakoa da. Bere soinugintzak hainbat sentsazio, oihartzun, eragin eta emozio helaraziko dizkigu, eskainiko digun hibrido melomano artegagarri eta asaldatzaile baina hurbilekoaren bidez.BrainloveRecords zigilu apartaren parte den Napoleon IIIrd-ek 2007an ekin zion bakarkako ibilbideari InDebt To lana argitaratuta. Hasierako lan hark indietronikaren hastapenetako eragin nabarmena zuen;Mum talde inspiratu eta denbora gabeak gailurra jo zuenekoa, alegia.Orduantxe ireki zuen esperimentazio musikal erabatekorako bidea, soinu nahasketa paregabeetan murgiltzeko.Mabbeten konposizioak puzzleak bezalakoak dira, testura infinitu eta eragin zenbatezinekoak, baina horregatik lortzen dute, hain juxtu ere, zenbaitzuetan jenialtasunetik gertu dagoen nortasun propio eta bakana.AnimalCollective taldearekin alderatzea saihestezina den arren, Panda Bear eta AveryTare-en proiektu paraleloen antzekoagoa da soinua, egiturak anbiziotsuagoak direlako;alegia, Caribou, M83, Burial ukituak, FuckButtons, Akron/Family, are Apparat ere iritsiko zaizkio entzuleari. Izan ere, horixe da artistaren asmoa.Giro ezagunekin lardaskan ibiltzeko helburua du, pieza ezin eder eta perfektuagoak sortuz, distortsionatuz eta landuz. Hain ezohikoa erakargarritasuna izanik, entzulea mundu leherkari, sutsu eta erabat pertsonalean murgilduko da.
    www.myspace.com/napoleoniiird
       
    Jupiter Jon
    Gernikako Kafea eta Galletak ekimen estimatuan ikusi nuen lehendabizikoz Jupiter Jonen sorburua. Sasoi hartan Gabon Caligula izenarekin taularatu zen laukotea. Izenak egiten gaituela esan ohi da, izenik gabe ez garela ezer. Otsaileko egun hotz hartan ikusitakoak eta entzundakoak, baina, erakutsi zuen identitate-dilema guztien gainetik, edukia dela funtsa. Alegia, arima, esentzia, muina. Eta gipuzkoarrek gordintasunez, leundu barik, erakutsi zuten euren nortasun primitiboaren sena emanaldi borobil hura zela medio.

    Gauza bera sentitu dut Pleistozenoko Astelehenak taldearen estreinako lana entzuterakoan. Izan ere, oso urriak dira Euskal Herrian Jupiter Jonen sonoritateak landu dituzten bandak, -M-ak taldearen oihartzunak antzeman daitezke Baxik kantatzeko duen modugatik batik bat-. Horrez gain, espiritu tribalari jarraiki lortu du laukoteak pertsonalitate erraldoi hori. Ematen du Aidak haitzulotarrengandik jaso dituela bateria jotzeko irakaspenak. Tinbal eta danbor hotsak eragiten ditu erritmo sinkopatuak josteko. Baxik eta Nereak, halaber,

  • FLEET FOXES 19:30 Santana 27 Bilbo

    Sarrerak: 20 / 24 euro (ticketmaster.es) http://www.myspace.com/thefleetfoxes

Bidali zure kontzertua
Nork bidaltzen du
Kontzertua



edo
Bidali kaptxa

bai, ezagutzen dut datu erabilpen politika eta onartu.